XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

gibelgorri orriurdinska. Deskribapena

Gorri bizi koloreko gibelen artean, hona ekartzen duguna, gure hostogalkorrezko oihanetan arruntena dugu.

Neurri erdi eta txiki arteko txapela du, 3-6 zm.zko diametrokoa, salbuespenez gehiago, hasieran ganbil eta erdi-esferikoa eta gero plano edo erditik leunki zapaldua, bainan ez inbutu edo zilbor-formakoak, hasieran ertzak biribilkatuak eta gero zuzenak.

Azala heze edo eguraldi hezetan zerbait liskatsua, gorri bizi kolore ederrekoa, eguraldi hezetan batez besteko irregularki kolorea galduz, guztiz erantsirik eta nekez aldengarririko kutikula duela.

Hanka zilindrikoa, hauskorra, zkoa, zuri kolorekoa edo oinharritik hasiz hori edo okre-hori kolorez zikindurik, azala leun eta lehorra duela.

Txapelaren azpiko orriak, adnatu, fino eta guztiz hestuak, haien arteko elkar edo anastomosi gutxi dutela, hasieran zuri kolorekoak eta gero hori kolorez zikindurik.

Mami trinko, bizkorrezko ebakiduraz, usain berezi gabe eta berehalako mingar zaporekoa.

Espora-jalkin zuri kolorekoa.

Mikroskopioa zko diametroko basidio tetrasporiko ditu.

Espora azpi-globular edo motzki elipse-formakoak, mikroskopiotik kolore gabekoak, orma garatxodunak, gangar txiki eta leunak dituztela sare batez lotuak, iodoak eragina tindatzen direnak, beraz amiloideak, koak.

Ekologia Espezie arrunta, bainan ez ugaria, fruktifikazioiak bakarka eta sakabanatuak horbel artean agertzen dira, (...).